Nor naiz?
Izaro naiz, batzuetan idazteko grina duen beste pertsona bat!
Zergatik idazten dut?
Ba gauza oso hausnartuak eta esteka eta erreferentzia askoko artikuluak idazten ibilia naiz. Hala ere azkenaldian dudan denbora gutxiari ordenagailu aurrean jartzeko nagikeria gehitzen badiogu, ba momentuan pentsarazten didaten gauzak idazteko erabil nahi dut blog hau. Edo agian bapateko interesa edo ikaspen bat sortu didan zeozer zuekin partekatzeko (eta bide batez, ni ere gogoratzeko!)
Gaiak
Ba egia esan gai ugari jorra ditzaket, batere sakonera gabe, baina azken aldia interesa pizten didatenak hezkuntza, software librea, rola, euskara eta ingurumena direla esango nuke.
Aurretik ere unibertsitatea, trantsizio energetikoa, antzerkia eta ikasi ditudan hainbat gaiei buruz ere idatzi dut.
Lehen nuen bloga eta bertako artikuluak ikusteko hementxe duzue aukera: Izaroblog
Harremanetarako
Blog honek ez du iruzkinik uzteko aukerarik baina idatzitako Fedibertsoan jartzen dut eskuragarri, eta bertan sor daitezkeen elkarrizketak jarraitzen ditut. Nire erabiltzailea @izaro da