Lan taldeak eta talde lana

Ordezko irakasle baten gogoetak II

Aurreko batean DBH1-eko ikasleekin egon nintzen lanean. Hostoak bilduta zituzten (ez denek) eta haiekin herbario modukoa zen eginbeharra. - Jar itzazu lan taldetan eta egin dezatela lan.

Noski... gauzak ez dira beti ondo ateratzen, eta talde batzuk ondo dabiltza eta beste batzuk liskarrak, haserreak etab. sortu zituzten. Irakasle gelan honi buruz hizketan "Ez dakite talde lanean" esaldia atera zen, eta nire galdera.... noiz erakusten zaie ba haurrei talde lanean? Niri inork ez zidan erakutsi, eta nire bizitzan zehar hainbat taldeetan lan egin behar izan dut. Antzerki taldeetan, GGKE barruan, Unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzaren proiektuetan, Proiektu Europarretan... eta denetan topatu dut jendea ondo moldatzen dena, eta baita ere haiekin berriro lan egingo ez nukeen jendea. Batzuetan proiektuak aurrera egin du, besteetan ez, batzuetan arrakasta izan du taldeak, besteetan taldea izan da porrotera eraman duena proiektua bera.

Baina, gure gazteei, nork erakusten die talde lanean? Ze metodologiarekin? Norbaitek ba al daki? Zer da ba, talde lanean "ondo" aritzea?

Askotan badirudi denok dakigula nola egin behar den lan taldean... eta uste dut oker gaudela. Talde-lanean aritzea zaila da oso, eta baita aberasgarria ere. Baina nola egin eta nola ez egin jakitea ezinbestekoa dela uste dut. Ikasleak taldean bildu eta gai bat jartzearekin nahikoa ez delakoan nago. Eta honekin lotuta, lehengoan irakurri nuen ere lan taldeak sortzeko irizpideak zeintzuk beharko liratekeen. Ikasketetan ondo doazenak talde batzuetan, eta ez hain ondo doazenak beste batean? Enpatia gehien dutenak enpatia gutxien dutenekin batu? Hitzontziak isilekin? Nahasketa bat?

Nik ez dut batere argi, egia esan...

Jarraipena

Honi buruz Fedibertsoan idatzitakoa jarraitu nahi baduzue jarraitu esteka hau: https://fe.disroot.org/notice/AuxTdyHewLouV6GwCm

Lantaldea